ZANGOZA SOLIDARIOA
Amazoniaren aldeko martxa solidarioa
Parte hartu! Zure kilometroek kontatzen dute
AMAZONIA GARA
Amazonia defendatzea ez da herri indigenen kontua bakarrik, guztiona baizik.
Zenbat kilometro egiteko konpromisoa har dezakezu kausa hori babesteko?
Egun horretan ezin baduzu parte hartu, animatu dohaintza batekin 0 Dortsalera
Urriaren 6an hurbildu zaitez Zangozara eta ibili gurekin.
Parte hartzeko 2 modu daude:
6
URRIA
Igandea 10:30etan
Kale Nagusia, Zangoza
Zure ekarpenaren % 80 kendu ahal izango duzu hurrengo Errenta Aitorpenean*.
Mugi zaitez klima-aldaketaren, Amazoniaren defentsaren eta bertan bizi diren herrien babesaren aurka.
2023an, 196 pertsona hil zituzten Naturaren defentsan ahotsa altxatzeagatik.
"Amazonia gara,
Guztion Etxea defenda dezagun"
Natura
Defendatzaileak
Urteetan zehar, estatuek eta enpresa handiek natura, oro har, eta Amazonia, bereziki, despensa agortezina kontsideratu dute: populazioa lekualdatzen duten megaproiektuak; baso-soiltzea areagotzen duten zur-emakidak; meatzaritza; baso-suteak, monolaborantza...
Guztion Etxaren defendatzaile horietako asko emakumeak dira, gehienak indigenak, eta, hilketez gain, beste indarkeria mota asko jasaten dituzte. Jazarri, diskriminatu, tratu txarrak eman eta fisikoki eta psikologikoki bortxatzen dituzte, beren lurra eta nortasuna babesteagatik eta manifestatzeko eta parte hartzeko eskubidea defendatzeagatik.
Amazoniaren suntsipena, eskualdean bizi direnentzat ez ezik, gu guztiontzat ere mehatxua da. Arnasten dugun oxigenoaren edo kontsumitzen dugun ur gezaren % 25 inguru Amazoniarekin konektatuta dago eta zuzenean planetaren klima-aldaketan eragiten du.
Orain zuk ere lagundu dezakezu. Bildutako funtsak honako hauetara bideratuko dira:
Herri indigenen eskubideak, kultura, lurraldea eta nortasuna defendatzea
Bizibide alternatiboak sustatzea, herri indigenei egokituak, kultura eta lurraldearekin eta naturarekin harremanak izateko modua.
Prestakuntza eta hezkuntza Amazoniako eskualdean, generoarekin, elebitasunarekin, kulturartekotasunarekin eta ingurumenaren defentsarekin zerikusia dutenak.
Zangoza Solidarioaren BIGARREN EDIZIOAN Amazoniaren eta bertan bizi diren herrien eskubideen defentsaren kausa batu nahi dugu.
Ibiltzea bezain erraza den keinu honen bidez, energetikoki jasangarriagoak diren inguruneak sortzen lagun dezakegu, klima-aldaketa geldiarazten eta Amazoniaren eta bertan bizi diren herrien defentsarekin solidarizatzen, bai eta guztiok defendatzeko bizitza jokoan duten pertsonekin ere.
Informazio gehiago: www.somos-amazonia.org
LAGUNTZAILEAK